XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta, inoiz, hoiek, inoren laguntzarik gabe sortu dituzte guk hain beharrezko genituen eskolak.

Adibidez, Jose Migel Barandiaranek Arkeologiaz eta Etnologiaz lortu duen eskola bezala.

Gainera, urrengo, hoien inguruko eraginetik sortu dira zenbait elkarte ere.

Arantzadi Natur Zientzia Elkartea (1948) esate baterako.

Egia esan, hemen bertako hizkuntza jator eta naturalak eskoletarako sarrera ofizialik ez duen artean, zer espero genezakean?.

INSUB elkarteak, uste dut, sorte hobea izango duela.

Unibertsitate berria du bere inguru eta hemendik sortuko diren jakitunak dira geroan itxaropena.

Gizonari etzaio agortuko jakin nahia eta hau izango bultzatzaile.

Kutsadurak eten, bentos ikertu, itsaspeko ekologia oreka egokia lortu; eta, honen ondorioz, luzarora begira, hainbeste janari ederren almazena den itsaso zabalaren kontrola izango genuke.

Bada hor zereginik; bai horixe.

Simposium hortako partaideek hirurogei txostenetik gora aurkeztu dituzte, mikroorganoz, algaz, arrainez, eta abar; horien bizitzaz, zabalkundez eta abar.

Lanok, seguruenik, Euskal Unibertsitateak liburu batean bildurik argitaratuko ditu eta partaideek ondoko urtetan ere lan hoietan jarraitzeko asmoa dute.

Holako ekintzak behar beharrezkoak ditugu herri moderno bezala aurrera egingo badugu, eta gaur egun, Europan, moderno izatea hil edo bizikoa da; ezin uka.

Honegatik, Euskal Herriko gazterian, ikerketarako zaletasuna zabaldu beharrezkoa dugu.

Edonolako ikerketak Zientziaren helburu.

Jakintza bakoitzean gehiago sakondu den neurrian, Zientziak geroago eta konplexogoak dira eta guk guzietarako jendea behar dugu.

Gure gazteriak, tabernak utzi eta badu bere indarrak non eman, egindakoa baino egin gabea gehiago dugunez.

Uste honekin, bijoaz nere zorionak INSUB elkarteko gazte kementsu eta jakintsuentzat, erakunde hau gure herrian lehena izanik bere bete beharra hain ongi eroan dutelako.